TOKIKO KULTURA HERRIKOI ETA PARTEKATUA

Kultura ez da kontsumitzen den produktu bat. Banatu egiten da.

Kulturak, bere molde guztietan, ahal duen leku guztietan egon behar du, denentzat eskuragarri. Sorkuntza kultural anitz baten laguntzeko, sorkuntza eta adierazpen artistikoen lekuak behar ditugu.

Kultur eskaintza bat defendatzen dugu :
● Orekatuagoa
● Lokalki finkatuago
● Elitista gutxiago
● Biztanleengandik hurbilago

Anglet egunerokoan biziarazten duten kultur elkarteak lagundu nahi ditugu.
Kultura biztanleekin eraiki behar da, ez beraiekin bakarrik.


EUSKAL HERRIAREKIKO HARREMANAK SENDOTZEA

Proposatzen dugu :
– Hiria Hego Euskal Herriko herri batekin parekatzea
– Kultura eta hizkuntza trukaketak garatzea
– Elkarte eta hezkuntza lankidetzak indartzea

Gure nortasuna ez da muga. Zubi bat da.

GURE IKUSPEGIA

Hiri bat nahi dugu :
● Bere mihia bizi duena
● Bere kultura bere gain hartzen duena
● Arte eta kultur adierazpen mota guztiak balioesten dituena
● Bere nortasunaz harro dela
● Bere etorkizuna sustraietatik eraikitzen duena

Angelun, hizkuntzak eta kulturak ez dute apaingarri izan behar. Herriko ekintzaren zutabe bilakatu behar dira.

Ba al zenekiten ?

Euskal Herriko Aglomerazio Elkargoak laguntzen ahal dio euskarari buruzko udal zerbitzu bat ezarri nahi duen herri bati.

Laguntza horrek 3 urte arte iraun dezake.
Uler dezake :
● Laguntza tekniko bat (diagnostikoa, hizkuntza estrategiaren definizioa)
● Diru laguntza bat postuaren abiarazteko
● Laguntza bat zerbitzuaren egituraketan

Helburua: herriek oinarri sendoak ezartzea euskararen aldeko hizkuntza politika iraunkor batendako.