Itsas bazterra

Angloy itsasertza ez da dekoratua.
Ekosistema hauskor bat da, bizi espazio bat, ondare natural eta kultural bat.

Higaduraren, ekaitzen, itsas mailaren igoeraren eta presio turistikoaren artean, oreka hauskorra da.

Erreakzio-logika batetik aurrerapen-logika batera igaro behar dugu.

HIGADURARI ETA KLIMA ALDAKETARI AURREA HARTZEA

Engaiatzen gara:

Higadura eta urperatze arriskua sistematikoki integratu hirigintza dokumentuetan

Arrisku eremuetako urbanizazio gehigarri ororen ukatzea

Existitzen diren ekipamenduen egokitzapena epe luzera planifikatu

Naturan oinarritutako konponbideak lehenestea, erantzun soilen ordez.

Gaur aurreratzea bihar gastu handiak saihestea da.

DUNAK ETA NATURGUNEAK BABESTEA

Dunen babesa indartzea eta haien zapaltzea mugatzea

Seinaletika pedagogikoa hobetu

Jarraikitasun ekologikoen berrezartzea

Zaintza indartzea jende asko biltzen den garaietan

Dunak dira gure lehen hesi naturala.

KUTSADURAREN AURKA BORROKATZEA ETA URAREN KALITATEA ZAINTZEA

Ozeanorako engaiatuak diren elkarteekin harremanetan lan eginen dugu, helburu hauekin:

Hondakin plastikoen murriztea kostaldean

Bereizketa dispositiboak indartu hondartzetan

Mikroplastikoen eraginei buruz sentsibilizatzea

Bainu uren kalitatea zaindu eta hobetu

Itsasertz garbia erantzukizun kolektiboa da.

ITSASERTZEKO ERABILEREN BERROREKATZEA

Itsasertza eremu partekatua da:

– Biztanleak
– Surflariak
– Ibiltariak
– Turistak
– Eragile ekonomikoak

Proposatuko dugu:

Erabiltzaileekiko hitzarmen erregular bat

Erabilpen gatazken kudeaketa baretu bat

Denendako eskuragarritasunari arreta berezia

Itsasertza eremu herrikoi eta irisgarria izan behar da.

MOBILIZAZIOAK HONDARTZETARANTZ EGOKITZEA

Mugida leunak garatu itsasertzerantz.

Udako anezken indartzea

Autoen presioa murriztu goi denboraldian

Oinezko eta bizikleta sarbideen segurtatzea

Auto gutxiago, arnasa gehiago.

OZEANOARI LOTUTAKO LANBIDEAK ETA KULTURA BALORATZEA

Kostaldea Angeluko nortasunaren parte da.

Lagunduko dugu:

Irristatze kirolei lotuak diren tokiko eragileak

Ozeanoaren inguruko kultur ekimenak

Itsasoari lotuak diren proiektu pedagogikoak

Ozeanoa babestea bere kultura transmititzea ere bada.

SOILTASUN TURISTIKO BATERANTZ:

Angeletek ez du udako gaingirorik behar existitzeko.

Udako animazio handietara bideratuak diren bitartekoen zati bat berriz bideratuko dugu:

Urte guzian banatuak diren kultur ekimenak
Herriko elkarteei laguntza
Giza tamainako formatuak

Programazio orekatuagoa urtaroen artean

Lurralde erakargarri bat, lehenik, lurralde bizigarri bat da.

Soiltasun turistikoa ez da atzerapausoa. Gure itsasertza eta bertan bizi diren pertsonak errespetatzen ditu.
Kalitate, koherentzia eta bizi esparruaren errespetuaren hautu bat da.