Ingurumenaren babesa

BIZIDUNA ETA BIZI INGURUMENA ZAINDU

Angeluko urbanizazioa egitate bat da. Gaur egun, hirigintza-politiketan, hiria hiriaren gainean eraikitzea onartu ohi da. Angeluko eremu asko monofuntzionalak dira oraindik ere, azkartu ditzagun naturguneak iraunarazten dituzten prozesuak, hiriko landaretza bultzatzen dutenak eta biodibertsitate espazioak babes gune bilakarazten dituztenak.
Biziduna babestea, asmo handiko politika batekin baino ez da ulertzen, mugikortasun goxoa lehenesten duena.

Gure proposamenak :

● Ubideak berriz balorizatu, ingurumena hiriaren erdigunera ekarriz.

● Auzoetako iragaiztasuna ttipitu, landareztatzea egokituz

● Bioainiztasuna lehentsi, landaketa hautuetan, barietate egokiak erabiliz, belar mozte
ezberdindua jabetuz

● Eraikin publikoetan energia berriztagarriak garatu

● Itsasbazterra iraupenean babestu

● Mugikortasun goxoa lehenetsi:

● Auzo barneko zein auzo arteko joan-jinkariak garatu

● Proposamen indar diren elkarteetan oinarrituz, hirian txirrindularen tokia bermatu

● Turismo urritasuna praktikan eman: udako erakusleiho eta ekitaldi handi guttiago eskainiz, eta urtean zehar bizi gehiago proposatuz

Ba al zenekiten ?

Angeluarren %75 lanera autoz doa (Iturria Txirrindola)