Angelu bere lurraldean txertatu : Angelu, Euskal Herriko hiria !

● Angelu ipar Euskal Herriko bigarren hiri gisa onartu, biztanle kopuruari begira

● Lurraldearen bilakaeraren prozesua sostengatu estatus bereziko lurralde kolektibitate baten sortzeko bidean *

● Euskal Herriaren garapenean akuilatzaile bilakatu

* Zer da estatus bereziko lurralde kolektibitate bat ?

Estatus bereziko lurralde kolektibitate bat Estatuak onartzen duen instituzio bat da, lurraldearen berezitasunari egokituriko konpetentziak dituena.

Euskal Herriarentzat, horri esker tokiko botereak indartuko lirateke, demokrazia sakonduko eta herritarren zerbitzura izanen litzatekeen egiazko ezagupen instituzional bat lortuko litzateke.


Ba al zenekiten ?

IFOP-en azken inkesta batek dio
Iparraldeko biztanleen %62, hau da, hiru euskaldunetatik bi, estatus bereziko lurralde kolektibitatearen sortzearen alde dela.
%66 ados dira tokiko hizkuntzak beharrezkoak izan daitezen gure hiru probintzia historikoetan eta %82 koofizialtasunaren alde dira.

Jatorria : Décentralisation, identité territoriale, revendications… Le régionalisme français à l’épreuve du temps, IFOP opinion, 2025