Lurraldeko hizkuntzak biziaraztea

Anglet hiri aberatsa da bere euskal eta gaskoi nortasunarekin.
Gure hizkuntzak lotura sozialerako tresna bihurtu nahi ditugu, hizkuntza politika handinahiaren bidez eta gure garaira egokituz.

Kultura bat, bizi dadin, praktikatu behar da ! 

Anglet hiri aberatsa da bere euskal eta gaskoi nortasunarekin. Gure hizkuntzak lotura sozialerako tresna bihurtu nahi ditugu, hizkuntza politika handinahia eta gure garaiari egokitua proposatuz. Horretarako, gure proposamenak hauek dira :

  • Euskara herriko bizian integratzea
  • Euskara teknikari postu baten bermatzea (+ gaskoia)
  • Egiazko hizkuntza politika baten plantan ezartzea
  • Bide elebidun edo murgiltzaileentzako irisgarritasuna garatu herriko eskoletan
  • Hizkuntzak sustatzea integraziorako eta lotura sozialerako palanka gisa
  • Kultura herrikoi, lokal eta partekatu baten baloratzea
  • Hiria Hego Euskal Herriko herri batekin parekatzea

Ba al zenekiten ?

Angeluko euskarazko irakaskuntza hau da:

Murgiltze irakaskuntza proposatzen duen ikastola bat eta eskola pribatu bat

Irakaskuntza elebiduna proposatzen duten 8 eskola publikoetatik 3.

Hirian eskolatzen diren ikasleen % 23k egunaren zati bat euskaraz ikasten dute, hau da, 600 haur baino gehiago.

Gurasoei euskarazko irakaskuntza aukeratzeko askatasuna eskaintzen dieten eskolei bakarrik erreparatzen badiegu, ikusten da ikasleen ehunekoa % 46ra igotzen dela.

Etorkizuneko zenbat hiztun lortuko genituzke aukera hori leku guztietan balego?

Angelun, hizkuntza eta kultura biziak

Gaur egun ere, hizkuntza eskubideen ukatzea errealitate bat da gure herrian. Anakronismo bat da. Ez dugu onartzen. Euskara, okzitanierarekin batera (gaskoia), ez da iraganeko hizkuntza. Hizkuntza biziak dira, lotura sozial, emantzipazio eta elkarbizitzarako tresnak. Lurraldea egiteko eta transmisioa bermatzeko oinarriak dira. Kultura praktikatzen bada bakarrik bizi da!