Egiazko demokrazia, aurrekontu gardena

Hemen, denen artean erabakitzen baitugu. Adimen kolektiboan sinesten baitugu eta baliabide zehatzak nahi baititugu gazteentzat, biztanleentzat eta elkarteentzat, hauek dira gure xedeak :

● Inbertsioen aurrekontuaren %10 herritarren proiektuei bideratzea

● Auzoetako biltzarrei hitza ematea, bakoitzaren independentzia bermatuz

● Biztanleak galdekatzea, herri edo auzoetako proiektu eraikitzaile bakoitza aitzin

● Gastuen kontuak ikuskatu eta lehentasunak berrikusi aurrekontu iraunkorrean

● Hiriaren urteko aurrekontua irisgarri eta ulergarri eragin

● Ibilbide elebiduna lehenetsi gazteriarentzat

● Gazteen kontseilu munizipal bat plantan ezarri, berezko aurrekontuarekin

● Hiriko elkarteen Biltzar Nagusien Biltzar Nagusi bat plantan ezarri

● Materialaren trukaketa eta mutualizaziorako plataforma bat sortu elkarteen eta herritarren artean

Euro publiko bakoitza garrantzitsua, ulergarria eta interes orokorrerako izan behar da.

Ba al zenekiten ?

>Digitalak gero eta leku gehiago hartzen du gure bizitzetan, batez ere IAren leku gero eta handiagoarekin.
Planetaren eta gure datuen segurtasunaren gaineko inpaktuak gutxiesten ditugu.

Herrietako hautetsiek eta elkargoko kontseiluak funtzio bat dute tresna numeriko egokituak (hemengo herritarrentzat), soilak eta soberanoak (hemen aterpetuak eta atxikiak) sustatzeko.