Etxebizitza : Eskubidea, ez pribilegioa !
Ez dugu mirarizko errezetarik, ezta makila magikorik ere, baina irtenbide berriak eta alternatiboak bilatzeko, metodo bat proposatzen dugu.
Etxebizitza sozialaren eraikuntzan indarrak egitea beharrezkoa bada ere, eraikuntza berriak bakarrik erabili baino beste molde batez egin daitekeela pentsatzen dugu.
Etxebizitza sozialaren eta gutako askorentzat eskuraezina den higiezinen merkatu librearen artean dagoen abanikoan berritzaileak eta sustengatzaileak izan gaitezen, hausnarketa kolektiboa lehenesten dugu.
“Angelun, etxebizitza batzuk hetsirik egoiten diren bitartean ez da nehor kanpoan gelditu behar.”
● Profesionalak, elkarteak, hautetsiak eta herritarrak bilduko dituen batzorde mistoa sortu, elkarrekin pentsatzeko argitaratu gabeko irtenbideak eta etxebizitza irisgarriak sortzeko
● Lurraren 0 artifizializazioan tinko engaiatu
● Hutsik diren etxebizitzen kontaketa publikoa antolatu, badiren etxebizitzetan oinarritzeko bizilekuen sorkuntza
● Eskubideak eskainitako tresnak erabili, Herrian Bizi plataformak aitzinatzen duen bezala
● Luzaz hutsik diren etxebizitzei zergak ezarri
● Aldikako alokatzeak zorrozki eta hurbiletik kudeatu (AirBnB eta beste)
● Jabeak, eraberritze termikoan lagundu
● Etxebizitza partekatuak eta etxebizitza kooperatibak bultzatu eta dinamizatu
Leloak : Hiri onartua, hobeki eraikia den hiria da
Gehiago eraiki aitzin, berreskura dezagun lehendik dagoenaren kontrola
Zero etxebizitza huts Angelun